Lurraren Zaintza · Pertsonen Zaintza · Bidezko Banaketa

Aldaketa Sustatzen

 

“Natura behatuz, ingurua ulertu”

Albert Einstein

Sistema integralen diseinu-pentsamendua erabiliz, Maïa Permaculture-k bizitza ekologiko eta jasangarri bateranzko bidean gidatzen zaitu, hemen, Euskal Herrian.

DISEINUA

Permakultura diseinuen metodologia jarraituz

AHOLKUA

Diagnostikoa eta Proiektua

HEZKUNTZA

Permakulturaren Aurkezpen Ikastaroa
Permakultura haur, gazte eta helduentzat
Permakulturan Aplikatutako Diseinu Diploma

BALIABIDEAK

Permakultura baliabideak euskaraz, frantsesez, gazteleraz eta ingelesez

METODOA

Arretaz Aztertu

Jasotako funtsezko datu zientifikoetan oinarritzen ditugu gure diseinuak, hala nola: klima mota, eguzki angeluak, prezipitazioak, topografia, haizeak, ura, errepideak, egiturak, ezagutza historikoa eta tokikoa, eta proiektuan parte hartzen duten pertsonak. Datu egokiekin hasita sinergian lan egiten duten sistemak sor ditzakegu, ekosistema naturalak egiten duten moduan.

Natura eta Zientzia Gidari

Maïan, zientzian oinarritzen eta ekosistema naturaletan inspiratzen gara, ez bakarrik ederrak eta inspiratzaileak direlako, baizik eta funtzionatzen dutelako! 3.400 milioi urte baino gehiago daramatza naturak suertatzen zaizkion arazoei aurre egiten. Naturaren irtenbide horiek ikertzen, imitatzen eta aplikatzen ditugu proiektu bakoitzeko behar zehatzei erantzuteko.

Maïaren Ardatz Nagusienak

Lurraren Zaintza, Pertsonen Zaintza eta Bidezko Banaketa Maïaren ardatz nagusienak dira. Benetako sistema jasangarria sortzeak etika eta balio indartsuen jarraitzea eskatzen du, horrela bakarrik lortzen bait da permakulturan benetan oinarritzen den bizimodua.

Baina, ZER da Permakultura?

Zer egin dezakegu permakulturarekin?

Baso Jangarriak

Etxebizitza Jasangarriak

Elikadura Burujabetza

Hezkuntza Ekoarduratsua

Hiri Lorategiak

Zirkuito Itxiak

Elikagai Ekologikoen Ekoizpena

Enpresa Jasangarriak

Ingurumen Kudeaketa

Ekosistemen Leheneratzea

Komunitate Sorkuntza

Ekoturismo Jasangarria

Baliabideen Kudeaketa

Bizitza Osasuntsua

Permakultura Diseinuaren Abantailak

PERTSONAK

Permakultura bizimodutaz hartuz:

  • Osasun, fisikoa nahiz adimenekoa, zaindu naturarekin bat eginez.
  • Elikadura autonomiaren bidea hartu plateran jartzen duguna ezagutzeko.
  • Lan ibilbide berri baterako eta bizimodu iraunkor baten potentziala arakatu.
  • Diru-sarrera iraunkor eta negozio fluxu berriak sortu.
  • Energia eta dirua aurreztu denbora irabazten dugun bitartean.
  • Lurrari onuragarria zaion existentzia esanguratsu eta positiboaz gozatu.
IKASTETXEAK

Permakultura ikastetxean onartuz:

  • Hainbat ikaskuntza-estilo landu.
  • Irakasleei permakultura jarduera praktikoak prestatzen lagundu.
  • Disziplinarteko eta zeharkako ikasgaiak landu.
  • Ingurumenaren kudeaketa erakutsi.
  • Ohitura osasungarriak bultzatu
  • Harremanak sustatu, talde-lana hobetu eta eskola-espiritua indartu.
  • Ikasleen autoestimua handitu eta pazientzia eta erresilientzia erakutsi.
ELKARTEAK

Permakultura elkartera ekarriz:

  • Komunikazioa hobetu, komunikazio ez-bortitza eta entzute aktiboaren landuz.
  • Erabakiak hartzeko eta gatazkei aurre egiteko tresna berriak ekarri.
  • Taldearen dinamika organiko eta errespetuzkoa lortu.
  • Elkarte oparoa eta solidarioa eraiki.
  • Lanaren etika positiboa irakatsi elkarlanarekin.
  • Komunitatea sortu eta konektatu.
ENPRESAK

Permakultura zure enpresara ekarrita honako onurak lortuko dituzu:

  • Elikagaien eta materialen ekoizpena integratu, espazio estetikoak sortuz.
  • Langileen ongizatea eta morala handitu berdeguneak sortzen.
  • Araudi ekologikoak betetzeko gaitasuna handitu.
  • Langile eta inbertitzaile etikoak erakarri eta zure akziodunak pozik jarri.
  • Kostuak murriztu, eguzki berokuntza eta hozte pasiboarekin.
  • Zure hondakinak birziklatzeko modu berritzaileak erraztu.

Permakultura onartzeko prest?

Zure proiektua sortzen lagunduko dizugu!

Maïa, Mayi, Ama Lur

Euskal mitologian, jainkosa nagusia Amalur zen. Izen anitz zituen: Amaiur, Amaia, Mari, Mayi, Maïa… eta beste asko. Euskararekin batera, Ama Lur eta beste jainko zerutarrenganako sinesmena Brontze Arokoa da, eta harrezkero gordetzen da.

Maïa Permaculture gure arbasoen jakinduria aitortzeko modua da. Bizitza gurtzen zuen eta Naturaren gainetik egon beharrean berekin bat ginela ulertzen zuen jakinduria.

Zein dago Maïa Permakulture-en atzean?

SAREA