Diploma

Etengabe ikasten

DIPLOMA

Permaculture Women’s Guild-arekin Permakulturako Diseinu Ziurtagiria eta Diseinu Sozialeko Ziurtagiri Aurreratua lortu ondoren, Permakulturan Aplikatutako Diseinu Diplomaren prozesua hasi nuen Academia de Permacultura Íbera (AcaPI)-n Aline Van Moerbekeren aholkuarekin. Profesionalen eta aldaketa-eragile berrien prestakuntzarekin konprometitutako erakundea da AcaPI, eta kultura birsortzaileak permakuluran diseinatzeko giza gaitasuna sustatzen du.

Bestelako Irizpideak

BARREIADURA

“Gure lana eta ideiak besteekin partekatzeko prozesua”

Sare sozialetan eta bertako ekitaldietan parte hartzeaz gain, sortzen ari naizen doako baliabideak oso erabilgarriak izango dira ingelesez hitz egiten ez duten pertsonentzat. Gainera, Permaculture Colab-aren itzulpen-zirkuluaren bidez, birsorkuntzarako diseinurantz zuzendutako materiala tekniko eta kulturalki sentikorren itzulpen-zerbitzua bilatzen ari diren pertsona eta kolektiboei itzulpen-zerbitzuak eskaintzen dizkiegu.

KOMUNITATEAREN SORTZEA

“Sare-sozial solidarioei laguntzeko prozesu aktiboa”

Webgune honen eta beste sare sozial batzuen bidez, komunitatea eraikitzeko helburua dut. Lan-Eko co-working lekua eta Sorburu Baratza-ren baratza kooperatiboaren proiektuan parte hartzeak nere eskualdeko sare eko-social sendo batean sartzea baimendu nau.

SIMETRIA

“Beste pertsona eta permakultura-sareetatik jasotako elkarrekiko laguntza-prozesua”

Permaculture Colab-aren itzulpen-zirkuluan, itzulpen-zerbitzurik ordaindu ezin duten pertsona edo taldeekin opariaren ekonomia praktikatzen dugu. AcaPI-n parte hartzen dut ere bai eta nire tutorea zenbait proiektutan laguntzeko asmoa daukat. Azkenik, nere azkeneko diseinua simetriaren inguruan oinarritzen da.

EBALUAZIOA ETA KOSTUAK

“Permakultura-sistemen ezagutza eta ulermena areagotzeko prozesua, esate baterako eraginkortasuna eta kostu orokorrak”

Proiektu gehienen kostuak aztertu ditut. Honek, proiektu errealistak egitea baimentzen du.

SAREA