NOR GARA?
MAÏA PERMACULTURE
Irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat gara
Sistema integralen diseinu-pentsamendua eta permakultura etikak erabiliz natura errespetatzen dituzten bizimodu birsortzaileak sustatzen ditugu.
Gure xedea bururatzeko, landa- eta hiri-espazioak sistema bizi bezala diseinatzen, pertsonak permakultura diseinu printzipioen edota egunerokotasuneko erabileretan ahalduntzen, eta naturan hezteko tresnak eskaintzen ditugu.
Lurra errespetatzen duen, pertsonak zaintzen dituen eta baliabideak eta soberakinak elkar-banatzen dituen ikuspegi holistiko bat eskaini nahi dugu. Gure ametsa, naturarekin bat egiteko eta errespetuzko giza harremanak areagotzeko irtenbide motel, arinak eta partehartzaileak diseinatzea da.
Birsorkuntzaren eta erresilientziaren haziak erein nahi ditugu:
- permakulturan oinarritutako espazio jasangarriak diseinatzen;
- eraldaketaren eragileak ahalduntzen, bai formakuntzen bidez bai natura bizipenen bidez;
- komunitatearen eraldaketa bultzatzeko prozesu-partehartzaileak errazten.
Maïaren jatorria
2021ean Maïa Permaculture Mayi Lekuonaren buruan sortu zen Japonian bizi zen bitartean. Ordurako, Euskal Herrira bueltatzeko asmoa zeukan eta bere etikekin bat egiten zuen lanbide esanguratsu bat sortu nahi zuen bertan, non bere ekologiaren ezagutza, bere indarrak eta bere esperientzia pertsonalak integratuko ziren.
Garai horretan, Ivan Tellaetxe ezagutu zuen Academia de Permacultura Ibera-ren bidez. Ivanek urte batzuk zeramatzan Urduñan “Lurpeko” izena zuen proiektu pertsonala lantzen: bai espazio publikoen birnaturalizazio diseinuak eta inplementazioak egiten, eta bai Eskola publikoak zuen naturan hezteko proiektuan parte hartzen.
Euskal Herrira itzuli zenean, Mayi diseinu zerbitzuak eta permakultura dibulgazioa eskaintzen hasi zen Bidasoa inguruan. Gertutasunarekin, Ivan eta Mayiren arteko adiskidetasuna azkar garatu zen eta proiektu ezberdinetan elkar-lanean hasi ziren: Academia-ko diseinuetan, Urduñako hainbat birnaturalizazio proiektuetan, Hedera Elkartean etab.
Elkar-lan emankor eta natural horretatik, indarrak batzeko ideia sortu zen. Proiektu kooperatibo bat garatzeak lurra eta pertsonak errespetatzen dituen mundu birsortzaile bat elkar-sustazen jarraitzeko aukera ematen baitigu.
TALDEA EZAGUTU
Mayi Lekuona
Biologian Lizientziatua
Ozeanografian Masterra
Permakulturan Aplikatutako Diseinu Diploma
Academia de Permacultura Ibera-n Tutorea
Ekologia, ingurumenaren kontserbazioa, hezkuntza eta dibulgazio zale permakultura-diseinatzaile Hondarribiarra naiz. Nire jakinminak eta ikasteko grinari esker esperientzia anitz bizi izan ditut.
Permakultura 2010ean ezagutu nuen lehen aldiz, Quebec-en ikasten ari nintzen bitartean. Emakume euskaldun, biologo, eta gizakiak planeta honetan duen eraginaz kezkatuta dagoen pertsona gisa, berehala sentitu nintzen berarekin konektatuta. Permakulturarako Diseinu Ziurtagiria lortu eta gero, ni neu permakulturan formatzaile izateko prestatzea eta Permakulturan Aplikatutako Diseinuan espezializatzea erabaki nuen.
Academia de Permacultura Íbera (AcaPI)-kin Permakulturan Aplikatutako Diseinu Diploman sortutako portfolioa ezagutzeko, egin klik HEMEN.
Bretainian, Bordelen, Eskozian, Kanadan eta Japonian 18 urte bizi ondoren, oso pozgarri zait nire sustraietara itzultzea, eta gizarte erresiliente eta birsortzailea garatzen laguntzea hemen, Euskal Herrian.
Ivan Tellaetxe
Arau-Ekonomilaria
Irakaskuntzarako Gaitasun Ziurtagiria (IGI-CAP)
Gaia Education Jasangarritasunarako Diploma
Permakulturan Aplikatutako Diseinu Diploma
Erdi Mendiko Gida
Hogeita bederatzi urte bete arte, finantzen munduan ikasi eta lan egin nuen. Bide hori utzi eta nire barnera itzultzen hastea erabaki nuen, oinez bidaiatuz, natura-, landa- eta komunitate-eremuetan bizitzen ikasiz.
Pedagogia nire haurraren kezkaren parte izan da eta da, eta Natura, berriz, bizi naizen habitata, adin guztietako jendearekin dabilena. Orain Maïa Permaculture proiektuaren parte naiz, eta prozesu pedagogikoak eta hiri eta landa eremuak birnaturalizatzeko diseinuak batzen ditut permakulturari esker.