BALIABIDEAK
BALIABIDEAK
Lurraren Zaintza · Pertsonen Zaintza · Bidezko Banaketa
Permakulturak ugaritasuna partekatzea bilatzen du. Ugaritasun hori edozein motakoa izan daiteke: janaria, baliabide fisikoak, ezagutza, esperientzia… Horregatik, zure permakultura prozesuan laguntzeko, DOAKO kartak, eskuliburu eta bestelako tresnak eskaintzen ditugu.
Zure bizimodu ekologiko eta iraunkorrerako bidean erabilgarriak izango direla espero dugu.
INFOGRAFIAK
Permakulturaren Printzipioen Kartak
Ez ahaztu, hauek dira zure mantra berriak
Permakulturaren printzipioek edozein proiektu diseinatzen lagunduko dizute: lorategi txiki batetik etxalde oso bat, zure enpresa edo zure bizitza diseinatzeraino. Printzipioek proiektuaren alderdi guztien balioa eta elkarren arteko lotura ikasten lagunduko dizute. Printzipioi uruz gehiago ikasteko, egin clic HEMEN.
DISEINU METODOAK ETA TRESNAK
Permakulturako Metodologia eta Tresnak 1
Espazio Fisikoen Diseinuan erabilitako Tresnen eta Metodoen Eskuliburua
Diseinatzen hasten garenean, oso erraza da permakulturan erabiltzen diren diseinu metodo, tresna eta prozesuekin ilunduta geratzea. Dokumentu hau noiznahi kontsulta dezakezun eskuliburua da.
Permakulturako Metodologia eta Tresnak 2
Diseinu Sozialetan erabilitako Tresnen eta Metodoen Eskuliburua
Permakultura ez da soilik espazio fisikoen diseinuan erabiltzen. Horregatik, Permakulturako Metodologia eta Tresnen Eskuliburu honek permakultura sozialaren diseinuan erabilitako metodo eta tresnak aurkezten ditu. Barne paisaia, komunikazio tresnak, tresna sozialak eta bestelako ohiko metodoak aurkituko dituzu. Presta zaitez permakultura beste maila batera eramateko!
BESTELAKO BALIABIDEAK
Hosto Jangarriak dituzten Zuhaitzak
Mundu Eskuliburua
Oso harro gaude Perennial Institue-ko Eric Toensmeier-en “Trees with Edible Leaves – A Global Manual” baliabide baliotsu baten itzulpenetan parte hartu izanaz.
Hemen, 100 espezie baino gehiagoren deskribapena aurkituko duzu, klima hotz zein tropikaletarako, nutrizioari eta laborantza-teknikei buruzko xehetasunekin.